Taldeko erlojupekoak eman zion hasiera atzo Italiako Giroari. Txirrindulariek hamasei kilometroko etapa izan zuten egiteko, eta Trek taldeak egin zuen denborarik onena. Hala, Elisa Longo italiarra da lehen liderra. Trekek bi segundo atera zizkion Boels Dolmansi, eta lau segundo Annemiek van Vleutenen Mitcheltoni. Ane Santestebanen Ceratizit-WNT taldeak, berriz, zortzigarren postua lortu zuen, 46 segundora. Euskal Herriko taldeei dagokienez, Movistar hamabigarrena izan zen, eta Bizkaia-Durango, hogeigarren.
Gaur 124 kilometroko etapa gorabeheratsua jokatuko dute, Paganico eta Arcidossoren artean.
Trek taldea izan da azkarrena Italiako Giroko lehen etapan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu