SOSLAIA. Van Vleuten

Tourraren bila joan nahi du orain

MOVISTAR.
ainara arratibel gascon
2023ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Urrian hartuko du erretiroa. Baina Anemmiek van Vleuten (Movistar)aseezina da, eta mugarriak ezartzen jarraitzen du. Igandean Italiako Giroa irabazi zuen laugarrenez, eta horrekin bosgarren itzuli handia poltsikoratu zuen segidan. Bi Italiako Giro, Espainiako bi itzuli eta Frantziako Tour bat irabazi ditu. Hain zuzen ere, uztailaren 23tik 30era jokatuko da aurtengo Frantziako Tourra, eta Van Vleutenek seigarrena nahi du.

Hasi eta buka menderatu du Giroa Van Vleutenek, eta aurkariak baino koska bat gorago dagoela berretsi zuen, 41 urterekin. Izan ere, lasterketa bera irabazteaz gain, hiru etapatan ere aurreneko tokian igaro zuen helmugako arrastoa. Hala, nahi bezala hasi ez zuen denboraldi honen martxa iraultzen ari da. Tourrean, Demi Volleringen (SD Worx) eta haren arteko buruz burukoa ikusi ahal izango da.

Giroan euskal txirrindulari bakarra izan da, Ane Santesteban (Jayo). Hamargarren amaitu zuen sailkapen nagusian Errenteriako txirrindulariak (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.