Titin-Merino eta Xala-Zubieta elkarren aurka ariko dira gaur Iruñean

Berasaluze II.a-Albisu eta Bengoetxea-Begino bikoteek jokoan dute txapelketan bizirik jarraitzea, Zornotzan

jon eskudero
2014ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Binakako Txapelketako lehen fasea helmugara iristen ari da pixkanaka, eta gaur 10. jardunaldiko bi partida jokatuko dira, Iruñean eta Zornotzan (Bizkaia). Xalak eta Zubietak Titin III.aren eta Merino II.aren aurka jokatuko dute Labriten, eta garaileak aurrerapausoa emango du hurrengo fasean egoteko. Xalak eta Zubietak gora egin dute nabarmen azken partidetan, eta faborito aterako dira. Errioxarrak, ordea, ez dira atzera geratuko. Lau puntu dituzte sailkapenean, eta badakite bosgarrena lortuz gero hainbat aurkari atzean utziko dituztela. Neurketa gogorra espero da.

Berasaluze II.a-Albisuk eta Bengoetxea VI.a-Beginok, bestalde, txapelketan bizirik jarraitzea izango dute jokoan Zornotzan. Asegarceko bi bikoteak ez dira aritu ahal bezain ondo orain arte, eta iritsi zaie benetako momentua. Iazko txapeldunordeek, Berasaluze II.ak eta Albisuk, gorabehera dezente izan dituzte, eta erakutsi dute ahalik eta ondoen jokatuz gero edonori irabazteko gai direla; erregulartasuna beharko dute horretarako. Bengoetxea VI.a eta Begino ere ez daude amore emateko. Beginok Ibai Zabala ordezkatuko du berriz. Atzean egon daiteke gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.