Tessy Ebosele finalean ariko da gaur, Budapesten

Tessy Ebosele. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
2023ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Tessy Eboselek balentria egin zuen atzo Budapesten, Munduko Txapelketa batean aritu den lehen aldian: luzerako jauziko finalerako sailkatu zen. Jauzilari gasteiztarrak bi aukera zituen kanporaketa gainditzeko: 6,80 metroko jauzia egitea edo hamabi onenen artean sailkatzea. 6,65 metroko saltoa egin zuen, baina nahikoa izan zitzaion, hamar jauzilarik bakarrik egin baitzuten urrunago salto. 11. postuan sailkatu zen, eta, horri esker, finalean ariko da gaur, 16:55ean.

Eboselek lehen jauzian lortu zuen saltorik onena; bigarrengoan, 6,49koa egin zuen; eta azkenekoa ez zen legezkoa izan. Gasteiztarrak 6,80koa du markarik onena, eta, atzo, hiru jauzilarik bakarrik egin zuten marka hobea.

Eboselez gain, Sergio Fernandez ere lehiatuko da gaur. Atleta barañaindarra 400 metroko hesidunetako lehen kanporaketan ariko da, 11:25ean. Sailkatuko balitz, bihar ariko litzateke finalerdietan, 19:35ean. Finala, berriz, asteazkenean litzateke, 21:50ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.