TASera jo beste aukerarik ez du jada Osasunak

2023ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Espero zen bezala, Europako Futbol Federazioaren (UEFA) Apelazio Batzordeak atzera bota du erakunde horren Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Osasunarentzat proposatutako zigorraren aurka klubak aurkeztutako helegitea. Ikuskatzaileek datorren denboraldian Konferentzia liga jokatu gabe zigortu dute Osasuna, klubeko zenbait agintari ohik 2013-2014ko denboraldiko Espainiako Lehen Mailako bi partidaren emaitzak adostu zituztelako. Osasunak Kirola Arbitratzeko Epaitegira (TAS) joko du orain, «klubaren eskubideen aurkako erasoa» dela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.