Tania Calvok 7. postua lortu du Munduko Txapelketan, taldekako abiaduran

2015eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Sei euskal herritar lehian zirela, atzo hasi zen Pistako Munduko Txapelketa, Saint Quentin en Yvelinesen (Frantzia). Tania Calvo gasteiztarrak 7. postua lortu zuen taldekako abiaduran, Helena Casasekin bikotea osatuz; Unai Elorriagak eta Illart Zuazubiskarrek 10. postua lortu zuten taldekako jazarpenean; Leire Olaberriak 11.a puntuazioan; eta Sergio Aliagak eta Juan Peraltak 14.a taldekako abiaduran. Bigarren lehiaketa eguna izango dute gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.