Tania Calvo, seigarren Munduko Txapelketan
TXIRRINDULARITZA. Tania Calvo seigarren izan zen atzo Apeldoornen (Alemania), Munduko Pista Txapelketako 500 metroko proban. Arabarrak 33.996ko marka egin zuen, Miriam Welte txapeldunarengandik 0.846ra. Bestalde, Irene Usabiagak 16. postuan bukatu zuen Omniumean. Kirsten Wild izan zen proba konbinatuko txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu