Tania Calvo bosgarren izan da Europako Txapelketako 50 metroko proban
TXIRRINDULARITZA. Tania Calvok bosgarren postuan amaitu zuen atzo, Berlinen jokatzen ari diren Pistako Europako Txapelketako 500 metroko proban. Arabarrak 34,153 segundoko marka egin zuen finalean, eta podiuma ez zuen urruti izan. Ane Iriarte, bestalde, 13. izan zen puntuazioa proban, eta Juan Peralta final hamaseirenetan kanporatu zuten abiadura proban. Bestalde, errepidean, David Lopezek beste urtebeterako berritu du kontratua Sky taldearekin. Barakaldoko txirrindulariak 36 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu