TALDEAREN IBILBIDEA

Gizonezkoen taldea 1996an, Euskal Herriko lehenbiziko txapela irabazi ondoren. AITOR AROZENA ALBIZU.
2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Ikusi gehiago:Urrezko aro berria

1979: Lesaka Bidasoko txapelketako irabazle izan zen. Taldearen lehenbiziko lorpena izan zen hura; Karmelo Mitxelenaren aita zen buru.

1991: Taldearen sorrera, aurreko urtean Nafarroako Herri Kirol Federazioa sortu ondoren. Gazteengana jo zuten Jose Angel Ordoki Fagoagak, Beñat Ordoki egungo tiratzaile gaztearen aitak, eta beste batzuek. 17 urterekin hasi ziren Karmelo Mitxelena eta Paxkual Taberna, egun taldean segitzen duten beteranoenak.

1992: Nafarroako lehenbiziko txapelketa ofiziala jokatu zuen Lesakako taldeak, Bidasoa izena erabilita. Jose Antonio Mujika Goiak, garai hartako laguntzaileak, gogoan du Sunbillako tiratzaile batek orduan esandakoa: «Zuek ez duzue sekula txapelketa bat irabaziko». Sunbillakoa zen garai hartan Nafarroako talderik indartsuena.

1992: Emakumezkoen sokatira taldea sortu zen, Bortziriak izenez. Tiratzaile gehienak lesakarrak ziren orduan.

1994: Nafarroako lehenbiziko txapela irabazi zuen Beti Gaztek, 680 kilokoan. Euskal Herriko txapelketan parte hartu zuen lehenbiziko aldiz.

1995: Beti Gazteren lehenbiziko Munduko Txapelketa, Getxon (Bizkaia). Ez zuen dominarik lortu, baina Karmelo Mitxelenak urrea lortu zuen euskal selekzio ez-ofizialarekin.

1996: Euskal Herriko lehenbiziko txapela irabazi zuen, 560 kilokoan, Urrestillaren aurka (Azpeitia, Gipuzkoa).

1999: Lehenbiziko urrea lortu zuten Munduko Txapelketa batean, Irlandan, gizonezkoen 560 kiloko kategorian.

2000-2004: Herbehereetan jokatutako txapelketan urrezko beste bi domina lortu zituzten, eta Glasgown (Eskozia) urrezko beste domina bat. Hurrengo urtean, taldea desegin egin zen.

2010: Emakumezkoen taldea sortu zuten, eta Italian jokatutako Munduko Txapelketan aritu ziren. Handik gutxira desegin zen taldea, hainbat tiratzaile ama izan zirelako.

2014: Gizonezkoen taldea sortu zuten berriz ere, gazte talde baten eskutik, beteranoen laguntzarekin.

2017: Emakumezkoen taldea sortu zuten berriz, 2010ean aritutako emakume batzuek irratian, aldizkarian eta kalean propaganda eginez. Karmele Pikabea da orduko taldearen ordezkari bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.