Gustuko tokian aldaparik ez. Pentsaera horrekin ekiten diote denboraldiaurreari arraunlariek, eta hala hartu du Mattin Etxaniz Hondarribiko taldeko kideak ere (Zumaia, Gipuzkoa, 2001). Beharko: Zumaiako Narrondo auzoan bizi da, eta 50 kilometrotako bidaia egin behar izaten du entrenatzera joateko; joan-etorri bakoitzean 100 kilometro, beraz: «Txarrena bidaia da, baina zer talde dugun eta gure artean zer giro dagoen ikusita, ez zait kostatzen hona etortzea».
Getarian aritu da Etxaniz azken lau sasoietan, Mikel Orbañanos Hondarribiko entrenatzailearen deia jaso duen arte. Beste erronka bati heltzea erabaki du aurten: «Asko eman dit Getariak, eta pixka bat kostatu zitzaidan erabakia hartzea. Nire osaba bat ere Hondarribian ibilitakoa da; hura izan dut beti erreferentzia. Hutsune garrantzitsuak egon dira, eta agian ez da etortzeko garairik ederrena, baina beti amestu izan dut hemen egotea».
Hain zuzen, aldaketa dezente izan dituzte ekipoan. Bederatzi arraunlarik utzi dute taldea, tartean pisu handia zutenek: Xabier Etxebestek, Battit Ondikolak, Beñat Egiazuk, Manex Aldayk eta Jon Etxanizek, kasurako. Beste hainbeste dira iritsi edo lehen taldera igo direnak.
«Bigarrengo txandan aurreko borroka horretan ibiltzea da gure helburua»
MATTIN ETXANIZHondarribia taldeko arraunlaria
Klub historiko bat da Hondarribia, baina emaitza aldetik ez dabil bere aldirik onenean. Hala ere, «gustura» ari direla nabarmendu du zumaiarrak: «Talde gaztea dugu, eta beterano batzuk ere badaude gazteei erakusteko. Ilusioz beteta gaude». Hondarribira joanda, haren ibilbidean «aurrerapausoa» egin duela uste du. «Zenbaitek esan dezake ezetz, baina nik neure buruari begiratzen badiot, bada».
Liga gogorra
Kirol exijentea da arrauna, eta halakoa espero du liga Etxanizek: gogorra. Argi du haien asmoa zein den: «Bigarrengo txandan aurreko borroka horretan ibiltzea da gure helburua, eta, suertatzen baldin bada eta ahal bada, ea egunen batean ohorezko txandan muturra sartzea lortzen dugun».
Orio eta Urdaibai beste maila batean arituko direla uste du; bada, horiei «euren gerran utzi» eta arreta Hondarribiaren aurkari zuzenetan jarri behar dutela adierazi du. Hiru talde aipatu ditu: Cabo, Lekittarra eta Getaria.
Uztailera arte, badute sasoi betean egoteko denbora —hilaren 5ean hasiko dute Eusko Label Liga, Bilbon—. Bitartean, lanean segituko dute. Denboraldi honetan «ikastea eta ondo pasatzea» du helburu Etxanizek. Horretan ari da.
EUSKO LABEL LIGA
- BERMEO
Joan direnak: Iker Zabala (entrenatzailea), Gorka Aranberri, Mikel Azkarate, Bersaitz Azkue, Alain Colunga, Sorin Silviu Dragan, Oscar Andres Medina eta Jon Unanue.
Iritsi direnak: Jon Salsamendi (entrenatzailea), Eneko Bilbao, Imanol Caruezo, Iñigo Larrinaga, Gorka Ortega, Javier Sayans, Leonard Andrei Raul Stan, Aritz Urtueta eta Oscar Viudez.- ZIERBENA
Joan direnak: Breixo Docampo, Andoni Garcia, Borja Gomez, Francisco Montes, Efren Sanchez eta Eladio Sanchez.
Iritsi direnak: Andoni Cela, Aritz Fernandez, Javier Garcia, Jose Angel Garcia, Alberto Gonzalez, Xabier Ibarretxe, Mikel Marcos eta Alejandro Rivas.- DONOSTIARRA
Joan direnak: Iñigo Arzallus, Asier Bermejo eta Mikel Iradi.
Iritsi direnak: Jose Maria Intxausti, Aitor Murgiondo, Franco Nicolas Repetto, Nicolas Rodriguez eta Markel Zapiain.- ORIO
Joan direnak: Mikel Arostegi (entrenatzailea), Jokin Azkonobieta, Joritz Etxeberria, Iñigo Larrinaga, Jon Olaizola, Jon Olasagasti, Javier Sayans eta Haritz Olasagasti.
Iritsi direnak: Iker Zabala (entrenatzailea), Gorka Aranberri, Ugaitz Astigarraga, Asier Carballeda, Beñat Egiazu, Iñaki Elorza, Beñat Esnaola, Martin Gonzalez, Adrian Gonzalez, Oier Ikatzeta, Oihan Manterola, Oscar Andres Medina, Gorka Olasagasti eta Ander Zabala.- HONDARRIBIA
Joan direnak: Manex Alday, Iker de la Linde, Beñat Egiazu, Jon Etxaniz, Xabier Etxebeste, Adrian Gonzalez, Battit Ondikola, Fernando Ruiz eta Ander Legazkue.
Iritsi direnak: Beñat Alkain, Meltxor Amunarriz, Telmo Bald, Yannik Briones, Mattin Etxaniz, Iker Huarte, Andoni Irazoki, Martin Muñoz, Jokin Rodriguez eta Xabier Salaberria.- GETARIA
Joan direnak: Iker Etxabe, Jon Ander De la Hoz, Mattin Etxaniz, Urko Gurrutxaga, Igor Gurutxarri, Gorka Olasagasti, Jokin Rodriguez eta Jon Ander Zelaiaran.
Iritsi direnak:Peru Alcorta, Andoni Atorrasagasti, Jokin Idiazkez, Jokin Iraola, Ion Larrañaga, Iñigo Mercader eta Martin Rekondo.
LEKITTARRA
Joan direnak: Eneko Atutxa, Erlantz Egia, Unai Ruiz, Aritz Urtueta eta Iñaki Elorrieta.
Iritsi direnak: Manex Agirre, Aimar Azpiri, Yucef Cortez, Ortzi Egurrola, Hodei Garcia, Mikel Juanes, Unai Kalzakorta, Diego Otero, Iban Rubio, Jon Rubio, Aitor San Martin, Kai Simpson eta Aimar Zatika.ONDARROA
Joan direnak: Beñat Eizagirre, Josu Elu, Ugaitz Elu, Iñaki Errasti, Iker Murgiondo, Jenaro Zelaia, Beñat Apraiz eta Eneko Azkarate.
Iritsi direnak: Jon Azpiroz, Xabier Ferreira, Ekhi Gozategi, Ander Iriondo, Unax Larrañaga, Andoni Lopez, Joanes Solozabal, Harkaitz Talledo, Antonio Torres, Koldo Urrutia eta Iosu Zenarrutzabeitia.CABO
Joan direnak: Diego Suarez (entrenatzailea), Anxo Martinez, David Alfaya, Nicolas Boubeta, Alfonso Diaz, Daniel Folgada, Javier Garcia, Damian Gonzalez, Benigno Lojo eta Jose Rios.
Iritsi direnak: Iago Davila (entrenatzailea), Manuel Abeijon, Diego Ces, Ramon Chaves, Manuel Vicente Gago, Borja Garcia, Manuel Mariño, Joaquin Martinez, Jose Manuel Piñeiro, Cesar Placido Resch eta Ivan Silva.KAIKU
Joan direnak: David Camacho, Ibon Maiz, Hodei Mentxaka, Ionut Lucian Neagu, Gorka Varela, Gorka Arostegi eta Franco Nicolas Repetto.
Iritsi direnak: Jon Arroquero, Diego Castro, Urdax Cerejido, Hugo Fernandez, Markel Moreno, Beñat Moreno, Diego Muro, Fernando Ruiz eta Efren Sanchez.SAN JUAN
Joan direnak: Yannik Briones, Unai Mitxelena, Aritz Rial eta Ibai Sistiaga.
Iritsi direnak: Ion Arbona, Oier Anartz Arias, Xabi Arruabarrena, Iñigo Arzallus, Aritz Etxezarreta, Jon Escribano, Egoi Etxeberria, Naim Ezzoubair, Erik Gonzalez eta Beñat Urbizu.ARES
Joan direnak: Pablo Loureiro, Eloy Arvidas Meizoso, Salvador Montenegro eta Daniel Vazquez.
Iritsi direnak: Pablo Etchevers, Daniel Bechler, David Fernandez, Alejandro Fernandez, Andoni Larruskain, Francisco Javier Mahia, Pablo Rodeiro eta Cosme Tarrio.
(*): Uda atarian argitaratuko dituzte aurtengo denboraldiko zerrenda ofizialak.