Suedia eta Frantzia sailkatu dira Munduko Txapelketako finalerdietarako
ESKUBALOIA. Suedia eta Frantzia Alemaniako Munduko Txapelketako finalerdietan ariko dira. Suediarrek Danimarka kanporatu zuten atzo (26-23), eta frantziarrek, Montenegro (25-22). Gaur final-laurdenetako beste bi partidak jokatuko dituzte: Txekia Errepublika-Herbehereak (17:30) eta Norvegia-Errusia (20:30). Norvegiarrak eta herbeheretarrak dira faborito, txapeldun eta txapeldunorde baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu