Stonerrek lortu du 'pole'-a Alemaniako Sari Nagusian
motoziklismoa Casey Stoner australiarrak (Ducati) iragarpenak gainditu zituen atzo, eta denborarik onena egin zuen Alemaniako Sari Nagusiko MotoGPko azken entrenamenduetan. 125 cc-etan Gabor Talmacsi hungariarra (Aprilia) izan zen azkarrena, eta Efren Vazquez bilbotarra (Aprilia)23. postuan sailkatu zen. 250 cc-etan Marco Simoncelli (Gilera) italiarrak egin zuen denborarik onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu