FUTBOLA

Sevillan amaitu da Athleticen bolada ona (2-0)

Talde zuri-gorriak partida eskasa egin du, eta merezita galdu. Muniainek min hartu du ezker belaunean, eta ikusteko dago lesioaren larritasuna.

jarraia109667.jpg
2015eko apirilaren 4a
10:56
Entzun

Athleticek galdu egin du ia bi hilabete geroago. Sevillak eten du talde zuri-gorriak ligan zeraman bolada ona: azken bost partidak irabazi zituen. Espainiako taldeak merezita lortu du garaipena, nagusi izan baita, hasi eta buka. Partida hasi eta berehala lortu du lehen gola. Aleix Vidalek sartu du, Iraizozek egindako hutsa baliatuta. Hogei minutu geroago sartu du etxeko taldeak bigarrena, Baccak. Beraz, lehen zatian jada utzi du ia erabakita lehia Sevillak.

Ahazteko moduko lehen zatia izan da Athleticentzat. Izan ere, atsedenaldia iristear zela, Iker Muniainek ezker belauna okertu du, eta zelaia utzi behar izan du. Ikusteko dago zenbat beharko duen osatzeko. Argi dagoena da gutxienez datorren astean jokatu beharreko bi partidak galduko dituela, Valentziaren aurka ostegunean, eta Espanyolen aurka igandean.

Bigarren zatian Athleticek gora egin du, baina ez nahikoa Sevilla estu hartzeko. Azkenean, porrota, eta atzerapausoa ligako zazpigarren postua eskuratzeko lehian.    

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.