Sergio Fernandez kirol zuzendariak 2023ra arte berritu du kontratua
ALAVES. Alavesek jauzia eman du duela hiru urtetik hona: talde igo berria zen 2016an, eta Europarako sailkatzeko lehian dagoen taldea da orain. Hazkunde horren arduradunetako bat da Sergio Fernandez kirol zuzendaria, hura 2016ko udan taldera iritsi zenetik ezarritako lan ildoak eta egindako fitxaketa gehienak arrakastatsuak izan baitira. Eta hori saritu nahi izan du Alfonso Fernandez de Trokoniz buru duen zuzendaritzak, 2023ko ekainaren 30era arte berritu baitio kontratua. Sergio Fernandezi 2020ko ekainaren 30ean amaituko zitzaion hitzarmena; beraz, beste hiru urterako luzatu du kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu