Sergio Fernandez (Barañain, Nafarroa, 1993) bihar lehiatuko da, 400 metroko hesidunetako lehen kanporaketan, 11:25ean. Sailkatuko balitz, astelehenean ariko litzateke finalerdietan, 19:35ean. Finala, berriz, asteazkenean litzateke, 21:50ean. Fernandezek balentria egin du Budapesten arituta, lesioak tarteko ia bi urtez egon baita lehiatu gabe, Tokioko Olinpiar Jokoetatik.
Txapelketako lehiari dagokionez, izar distiratsu asko ariko dira: AEBetako eta Jamaikako esprinterrak, Faith Kipyegon, Armand Duplantis, Yulimar Rojas, Ryan Crouser, Karsten Warholm eta Jakob Ingebrigtsen, besteak beste.
Sergio Fernandez gorenera itzuli da, bi urteren ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu