Sergio Fernandez 400 metroko hesiduneko finalean izango da

Zortzigarren marka lortu du finalerdietan (49.19); Maialen Axpe, aldiz, ez da egongo pertika finalean

2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATLETISMOA.Sergio Fernandez barañaindarra 400 metro hesidunetako finalerako sailkatu zen atzo. Fernandezek 49,19ko marka egin zuen, finalerdietako zortzigarrena,eta bihar lehiatuko da berriz (20:15). «Hau azterketa bat zen, eta, finalean naizenez, gainditu egin dut. Lehoia hemen da», esan zuen gero irribarretsu.

Duela bi urte, Fernandez Europako txapeldunorde izan zen, baina aurten lesioek ez diote lehiatzen utzi. Atzokoa sasoiko hirugarren lasterketa izan zen, eta urteko bere markarik onena egin zuen. Eta hobea izan zitekeen, azken zuzengunean bigarren sartu zen arren, azken hesia bota baitzuen. Hutsak galgatu zuen, baina ez gelditu. Laugarren izan zen txandan.

Maialen Axpek zorte gutxiago izan zuen, eta pertika jauziko finaletik kanpo gelditu zen. Arrasatearrak 4,35eko langa igaro zuen, finalean sartu zen azken jauzilariak adina, baina hiru saiakera behar izan zituen, eta horrek aukerarik gabe utzi zuen. Aurrenekoan igaro izan balu, finalean legoke. 19. izan zen sailkapen orokorrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.