Sergio Canalesen arabera, «jokalari hobeak» izango dira datorren sasoian
REALA. Sergio Canalesek ez du uste denboraldi hau «galdutako sasoia» denik. Realeko jokalariaren arabera, «beti» ikasten da zerbait, eta horregatik sinetsita dago datorren sasoian «jokalari hobeak» izango direla. Canales «pozik» azaldu da denboraldi honetan asko ari delako jokatzen. «Min hartuta egon ondoren, behar nuen sarri jokatzea, erritmoa hartzeko. Baina oraindik gehiago eman dezaket».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu