Serena Williamsek erretiroa hartuko duela iragarri du
TENISA. Serena Williams tenislariak erretiroa hartuko du: «Pixkanaka tenisetik aldentzen ari naiz. Nire familia handitzen jarraitu nahi dut». Ameriketako Estatu Batuetako Irekiaren ostean izango da. Williamsek 40 urte ditu, eta 23 Grand Slam irabazi ditu. Erronka handi bat du bere ibilbidea biribiltzeko: AEBetako Irekia irabazi, eta Margaret Courten marka berdindu, 24rekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu