Senda-agiria jaso dute Lamah eta Bertranek
OSASUNA. Marc Bertran eta Roland Lamah jokatzeko prest daude. Biek jaso zuten atzo senda-agiria, eta, Jose Luis Mendilibarrek nahi izanez gero, etzi Malagaren aurka jokatzeko moduan daude. Hain zuzen ere, Marc Bertranek atzo azpimarratu zuen Espanyolen aurkako garaipenak «mugarri» izan behar duela Iruñeko taldeak gorako bidea has dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu