Sei euskal ziklista lehiatuko dira Espainiako Vueltan

Jon Barrenetxea. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2023ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Euskal Herriko sei txirrindularik hartuko dute parte Espainiako Vueltan: Mikel Landak (Bahrain), Jon Barrenetxeak (Caja Rural), Jonathan Castroviejok, Omar Frailek (Ineos), Oier Lazkanok (Movistar) eta Ander Okamikak (Burgos). Larunbatean hasiko da Espainiako Vuelta, Bartzelonan, eta irailaren 17an bukatuko da, Madrilen.

Bestalde, Laboral Kutxak Laura Tomasi italiarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako. 24 urte ditu, eta azken hiru urteetan World Tour mailan aritu da, Ale eta UAE taldeetan. «Ziur nago Laboral Kutxa taldearekinbatera hazi, eta lorpen berriak eskura ditzakegula», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.