Sei bikote lehiatuko dira gaur Igantzin Euskadiko trontza finalean

Bilbo
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Maila Nagusiko Gizonezkoen Euskadiko Trontza Txapelketako finala jokatuko da gaur18:00etan hasita, Igantziko pilotalekuan (Nafarroa Garaia). Sei biko ariko dira: Iñaki eta Josetxo Barberena, Andoni Rezabal-Aitor Roteta, Igor Lasaga-Xabier Galarregi, Esteban Pikabea-Alvaro Morrondo, Unai Iraola-Jokin Garmendia eta Juan Carlos Lopez-Fernando Velez de Mendizabal. Igor eta Aitor Esnaola anaiek jantzi zuten txapela iaz, eta Barberena anaiak izan ziren txapeldunorde. Hain zuzen, azken horiek egin zuten denborarik onena kanporaketan.

Biko bakoitzak 22 epai egin beharko ditu: 60 ontzakoari goitik beherako bost epai (enborra etzanda), kanaerdikoari (54 ontza) ezkerretik eskuinerako sei epai (enborra zutik), kanaerdikoari goitik beherako bost epai (enborra etzanda) eta 60 ontzakoari goitik beherako bost epai (enborra etzanda).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.