Pilota

"Sasoi betean iritsiko naiz finalera"

Finalera "bikain" iritsiko dela ziurtatu du Xalak. Ez du baztertu aste honetan enpresari partida bat jartzeko eskatzea. Justo Lillo prestatzailea "harrituta" agertu da haren egoera fisikoarekin.

2011ko ekainaren 17a
15:20
Entzun

"Oso ondo nago. Finalera bikain iritsiko naiz". Guztiz osatuta, eta Buruz Buruko finala jokatzeko prest agertu da gaur Yves Salaberri Xala, Tolosan egin duen prentsarrekoan (Gipuzkoa). Finalera "sasoi betean" iritsiko dela azaldu du, eta uztailaren 3aren aurretik ere guztiz osatua egongo dela ziurtatu du. "11 egun barru oso ondo egongo naiz, eta hamalau egun ditut finala arte".

Prestakuntzarekin hasi da dagoeneko Xala. Bihar pilotalekuko lanari ekingo dio. Miarritzen du lan saioa, eta astelehenean Bilbon egingo du entrenamendua, finaleko pilotalekuan. Litekeena da gainera aste honetan bertan Asperi partida bat programatzeko eskatzea.

Bidenabar, publikoki eskertu du prentsaurrekoan enpresako gainontzeko pilotariek erakutsitako babesa.

Justo Lillo prestatzailea "harrituta" agertu da Xalaren egoera fisikoarekin. Gaur entrenamendu arina egitekoak zirela azaldu du, baina azkenean entrenamendu gogorra egiten amaitu dutela. Xala "espero zena baino egoera hobeagoan" dagoela esan du Lillok.

EPELek iritziz aldatu, eta finala uztailaren 3ra atzeratzea erabaki zuen herenegun. Aimar Olaizola izango da Xalaren aurkaria, Bilboko Miribilla pilotalekuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.