Sara Alonsoren izarrak argi distiratsua dauka

Sara Alonso euskal herritarra, igandean, ahalegin betean. GORKA RUBIO / FOKU.
2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Estreinakoa zuen donostiarrak Zegama-Aizkorrin, eta erakustaldia eman zuen. Lehen unetik onena ematera irten zen, eta podiumaren presioak ez zion eraginik sortu egun guztian. Irribarretsu eta gozatuz joan zen beti. Hirugarren postuan joan zen ia lasterketa guztian, eta, behin Aizkorriko maldan sartuta, abantaila areagotuz joan zitzaion gutxinaka Fabiola Conti italiarrari.23 urteko gazteak erakutsi zuen gauza handiak egiteko dagoela mendi lasterketen munduan. «Oso-oso pozik nago, sinetsi ezinda hemen egindakoarekin. Denbora guztian indarrak neurtuz eta gordez joan naiz. Nork esan behar zidan niri hirugarren amaitu behar nuenik hemen, etxeko lasterketan!». Orain Golden Trail Serieseko lasterketekin jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.