Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak Itxako Lizarrako klubeko kideak hartu ditu gaur, Iruñean, lehen taldeak egindako denboraldi bikaina aitortu nahian. Izan ere, Itxakok sasoi honetan Txapeldunen Ligan bigarren bukatu du, eta Espainiako ABF Liga, Kopa eta Superkopa irabazi ditu.
Sanzek alboan izan ditu Javier Caballero gobernuko lehen presidenteordea eta María Isabel Garcia Kirol kontseilaria. Era berean, ekitaldian egon dira Begoña Ganuza Lizarrako alkatea eta Juan de Dios Roman Espainiako Federazioko presidentea.
Hain zuzen, Itxakok gaur jaso du ABF Ligako kopa, Sanzen eskutik.