TXIRRINDULARITZA. Euskadi-Muriasek badu jada garaipen bat denboraldi honetan. Enrique Sanzek eman dio lehena. Orkoiengo (Nafarroa) txirrindulariak esprintean irabazi zuen atzo Alentejoko Itzuliko lehen etapa, Portugalen. Luis Mendonça (Boavista) eta Vicente de Mateos (Aviludo) sailkatu ziren bere atzetik. Cyril Barthe taldekidea, berriz, bosgarren izan zen, eta Sergio Higuita Euskadi Fundaziokoa seigarren. Sailkapen nagusian ere lider da Sanz. «Taldeak lan ona egin du, eta nik errematatu ahal izan dut. Aukera guztiak baliatu behar ditugu. Gozatzeko eguna da, baina berriro saiatu behar gara», esan zuen irabazi berritan.
Mertola eta Odemira artean jokatuko dute gaur bigarren etapa, 183 kilometrokoa. Atzokoa bezala, gorabeheratsua da.
Sanzek sasoiko lehen garaipena eman dio Muriasi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu