Arrauna

Santurtzi, iazko txapeldunetako bat, ez da ariko Kontxan

Jose Miguel Aiertza Adegiko idazkari nagusia, Edurne Egaña EKPko zuzendaria, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Haritz Alberdi Getariakoa, atzo. J. URBE / FOKU.
Aitor Manterola Garate.
Donostia
2022ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Kontxako Banderako iazko garaileetako batek ez du parte hartuko aurten. Santurtziri epea pasatu zitzaion izena emateko, eta Donostiako Udalak ez dio gonbidapen berezirik egin. Eneko Goia Donostiako alkateak eman zuen azalpena atzoko aurkezpenean: «Izena emateko prozedura ondo egin duen talde bat utzi beharko genuen kanpoan».

Gizonezkoen sailkatze estropada asteazkenean izango da, 18:00etan. 24 talde ariko dira, bi multzotan. Emakumezkoena ostegunean izango da, ordu berean, eta hemeretzi traineru aterako dira, bitan banatuta. Zazpina talde sailkatuko dira, ohi bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.