Futbola

Sanchez Vera izango da Realaren entrenatzaile berria

Bi urterako kontratua sinatu du, eta beste urte batez luzatzeko aukera ere izango du. 2019an Espainiako Liga irabazi zuen Atletico Madrilekin.

Jose Luis Sanchez Vera aginduak ematen partida batean. ENRIC FONTCUBERTA / EFE
Jose Luis Sanchez Vera aginduak ematen partida batean. ENRIC FONTCUBERTA / EFE
pettan uralde
2024ko ekainaren 19a
12:08
Entzun

Realak iragarri berri du nor izango den emakumeen lehen taldeko entrenatzailea datozen denboraldietan: Jose Luis Sanchez Vera madrildarra izango da (Madril, Espainia, 1983), orain arte Levante taldeko entrenatzaile izandakoa eta Atletico Madrilgo entrenatzaile ohia.

Realak duela hilabete jakinarazi zuen Natalia Arroyok azken denboraldia izango zuela Donostian —lau urtez entrenatzaile izan da hura—, eta, geroztik, indar handia hartu zuen madrildarraren izenak. Ospe handiko entrenatzailea da, 2019an Espainiako Liga irabazi baitzuen Atletico Madrilekin, eta Espainiako Kopako txapeldunorde izan baitzen. Ligak, bere webgunean, «futbolari buruzko ezagutza, aurkari bakoitzaren azterketa zehatza eta partida bakoitzaren prestaketa» nabarmendu ditu entrenatzailearen inguruan. Marca egunkariak denboraldiko entrenatzailerik onena izateagatik saritu zuen denboraldi hartan.

F Ligako, Italiako eta Ingalaterrako beste talde batzuen eskaintzak zituen, eta haren izena Espainiako selekzioarekin ere lotu zuten Jorge Vilda hautatzailea kargugabetu zutenean. Izan ere, aldagelako «faboritoa» izendatu zuten hainbat hedabidek. Azkenean, Realaren eskaintza onartu du. 41 urte ditu, eta, entrenatzailea, irakaslea izateaz gain, enpresaria eta esataria ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.