VALENTZIA 1 - 2 ATHLETIC

Sancet agertu da berriz

2023ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticek bigarren garaipena kateatu du ligan, atzo Valentziari 1-2 irabazi eta gero. Aurreko jardunaldian bezala, Oihan Sancet izan zen partidako protagonista. Hark sartu zuen zuri-gorriei garaipena eman zien gola, 71. minutuan, eta jada zortzi daramatza sasoi honetan. Valverderen taldeak buelta eman behar izan zion neurketari, Valentzia 1-0 jarri baitzen aurretik, Castillejoren gol bati esker (17. min.). Handik 13 minutura egin zuen berdinketa Nico WIilliamsek, bere abiadura baliatuz. Athleticek ez zuen partida ona egin, ez baitzuen kontrola izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.