San Pedro, Orio B eta Zumaia nagusi Pasai Donibanen

2023ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Eusko Label eta Euskotren ligetan ez bezala, ETE, KAE1 eta KAE2 ligetan estropadak izan zituzten atzo. Pasai Donibanen (Gipuzkoa) aritu ziren. ETE ligan Zumaia gailendu zen. Gertu izan zuen Kaiku, lau segundo eskasera, eta atzetik iritsi ziren Zarautz eta Deustu, ia hogei segundo galduta. Garaipen horrek sailkapenaren lehen postua eskuratzeko aukera eman dio Telmo Deun ontziari. Hala ere, berdinduta daude postu horretan Kaikurekin. 30 puntu dituzte gipuzkoarrek eta bizkaitarrek.

KAE1 ligan, berriz, San Pedro liderra gailendu zen atzoko saioan. Berriro ere, San Juan eta Lapurdi izan ziren haien atzetik, hiru eta bost segundu galduta, hurrenez hurren. Hirurek argi utzi dute berriro ere aurtengo hiru ontzi indartsuenak direla. 34 punturekin, lider da Libia. 31 ditu San Juanek, eta 30 Lapurdik. KAE2 ligan, Orio B izan zen nagusi. Aise nagusitu ziren horiak euren estropadan. Hamabi segundo gehiago behar izan zituen Astillerok, eta haiek baino lau gehiago Portugaletek. Hamalau punturekin, lider da Orio B, eta bi puntura dauka Astillero bigarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.