Irudia. Hernani

San Miguelek lehen aldiz jantzi du txapela

2014ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hirugarren ahalegina izan da balekoa Julen San Miguelentzat. Doneztebarrak erremonteko banakako lehen txapela irabazi zuen atzo, Galarretan, finalean Javier Urriza mendean hartuta (19-30). Oraingoan, ez; oraingoan, nerbioek ez zuten erdibidean utzi. Oraingoan, gai izan zen lana errematatzeko. Eta oraingoan, ez; oraingoan, ez zen gai izan Urriza behetik gora eginez txapela irabazteko —bi txapel ditu—. «Ametsa bete dut», aitortu zuen San Miguelek. Argazkian, txapelarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.