San Miguelek jokatuko du finala Urrizaren aurka, Ezkurrari irabazi ondoren

Sakearekin min egiteaz gain, partida handia jokatu du Doneztebeko atzelariak, eta 27-30 garaitu du herrikidea

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Orain hiru urteko buruz buruko finalean, ezin; 2011ko urtarrileko Orona Masterreko finalean ere, kale; baina atzo, Kutxa Torneoko bigarren finalerdian, azkenean, bai. Azkenean irabazi zion Julen San Miguelek buruz buruko partida bat Koteto Ezkurrari. Gogorra, estua, tentsio handikoa eta ikusteko polita izan zen finalerdia. Dirua bere alde zuela, saketik min handia egin zuen San Miguelek lehen tantoetan (1-5), baina zakur zaharra da aurrelaria, eta dotore asmatu zuen herrikideari min egiten. 4-7kotik 9-7kora eta 18-14kora igaro zen partida. Diruak kolorea aldatuta, oso lehia estua izan zuten aurreko koadroetan.

25-22koa eginda, tantoa eskura izan zuen Ezkurrak, baina ez zuen asmatu tantoa amaitzen, eta 25-23koan hiru tanto jarraian lortu zituen San Miguelek saketik (25-26). Partida hasierako bizitasuna berreskuratuta, une oro tantoa kontrolpean izan zuen atzelariak, eta hiru tantoko aldea ere lortu zuen (25-28). Ohi duen moduan etsi gabe, gerturatu zen, berriz ere, Ezkurra (27-28), baina pilotakada on batekin eta beste sake batekin lortu zuen larunbateko finalerako txartela. Urriza izango zain bertan. Iaz finalerdietan aritu ziren elkarren aurka, eta iruindarra nagusitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.