Espainiako futbol federazioak iragarri berri ditu 2030eko Munduko Kopako egoitzen hautagaitzak. Euskal Herriko bi estadio daude zerrendan: San Mames eta Anoeta. Gainera, hiru azpiegoitza egongo dira: Ibaiako kirol hiria (Gasteiz), Taxoare (Nafarroa), eta Eibarko kirol hiri berria, eraikitzen ari direna. Bi urte pasatu ditu federazioak hautagaitzak aukeratzen. Orain, FIFAk zerrenda berrikusiko du, eta estadio horietan jokatzen duten futbol taldeek ere oniritzia eman beharko dute.
ℹ️ @rfef-ek gaur baieztatu duenez, San Mames 2030eko @FIFAWorldCup Mundu Kopako partidak hartzeko hautagai ofiziala izango da. #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/raWDYVxPIt
— Athletic Club (@athletic_eus) July 19, 2024
FIFAk irizpide batzuk ditu Munduko Kopako egoitzak aukeratzeko. Horietan oinarritzen dira antolatzaileak hautaketa egitean. Irizpide horien artean daude, adibidez, proiektu teknikoa, eraginkortasuna, finantza egiturak eta zelaiak dauden hirien ahalmen ekonomikoa. Bestalde, kontratuei eta dokumentazioari dagozkien betebehar batzuk ere badaude.
2030eko Munduko Kopa hiru herrialdek antolatuko dute: Espainiak, Portugalek eta Marokok. Lehen Munduko Kopa egin zenetik ehun urte igaro direla omentzeko, Argentinako, Paraguaiko eta Uruguaiko selekzioek beren herrialdeetan jokatuko dituzte txapelketako lehen partidak. Abenduaren 11n FIFAk batzar orokor bat egingo du, eta han onartuko du, batetik, Espainiaren, Portugalen eta Marokoren hautagaitza txapelketa antolatzeko; eta, bestetik, egoitzen behin betiko zerrenda.
🏟 @RFEF -k 𝗥𝗲𝗮𝗹𝗲 𝗔𝗿𝗲𝗻𝗮 aukeratu du egoitza bezala Espainian, Portugalen eta Marokon egingo den 2030eko Munduko Txapelketan.#WeareRealpic.twitter.com/RwwIHlL2ym
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) July 19, 2024