Denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuen Samuel Sanchezek (Euskaltel), atzo, Dauphineko zazpigarren etapa irabazita. Jakob Fuglsangekin (Astana) batera ihes eginda heldu zen helmugara, Superdevoluy gainera, eta esprintean aurrea hartu zion espainiarrak danimarkarrari. Sasoi honetan bi etapa garaipen bazituen Euskaltelek — Juanjo Lobatok eta Pablo Urtasunek Gaztela eta Leonen lortutakoak—, baina atzokoa da World Tour egutegian eskuratutako aurrenekoa.
Alpe d'Huez mailaz kanpoko mendatea, Sarenne bigarren mailakoa, Ornon eta Noyer lehen mailakoak eta bukaerako muinoa gainditu behar izan zituzten txirrindulariek, atzo, Le Pont de Claix eta Superdevoluy arteko 187 kilometroetan, eta Chris Froomek (Sky) eroso eutsi zion lider izateari. Azken etapa jokatuko da, gaur, Sisteron eta Risoul gainaren artean (155 km). Tartean Vars mitikoa gaindituko dute.
Samuel Sanchezek sasoiko lehen garaipena lortu du Dauphinen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu