Irudia. Leitza (Nafarroa)
Salsamendi-Orbegozo, Plazaz Plazako txapeldun
Laia Salsamendik eta Oihana Orbegozok merezimendu osoz jantzi dute Plazaz Plaza torneoko txapela. Atzo jokatu zuten finala, Maite Ruiz de Larramendi eta Andrea Aldaregiaren aurka, eta 22-12 nagusitu zitzaizkien. Galtzaileak hobeto hasi ziren, baina ez zuten erakutsi haiengan ohikoa den sendotasuna, eta horrek baldintzatu zuen finala. Partida Leitzako plazan jokatu zen, ikusle askorekin eta giro bikainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu