FUTBOLA. Gero eta estuago dago Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidentea. Bere aurkako salaketak eta espedienteak jaso eta jaso ari da. Munduko Kopako finalean izan zuen portaeraren ondorioa dira: lehenbizi, Espainiak irabazi zuela ospatzeko, keinu itsusiak egin zituen palkoan; eta, gero, dominak banatzeko orduan musu bat eman zion ezpainetan Jennifer Hermoso Espainiako selekzioko jokalariari, haren borondatearen aurka. Hasieran, Rubialesek iraindu egin zituen bere portaera kritikatu zutenak, baina zurrunbiloa ikusita, gero esan zuen «ziurrenik» gaizki jokatu zuela. Horrek kritikak areagotu zituen. Hermosok berak, adibidez, «neurri zentzagarriak» eskatu ditu.
Nazioarteko Federazioaizan da Rubialesen portaera salatu duen azkena. Espedientea ireki dio, eta hura zigortu edo ez erabakiko du. Haren lehendakariordeetako bat da Rubiales.
Espainiako Federazioak ezohiko batzarrera deitu du gaurko, baina Euskadiko Federazioak, Realak, Osasunak eta Alavesek esan dute ez direla joango. Realak eta Osasunak Rubialesen dimisioa eskatu dute.
Salaketek kinka larrian jarri dute Luis Rubiales
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu