Sadiqek ez du gehiago jokatuko sasoi honetan

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Nekez izan zezakeen zorte okerragorik Sadiq Umarrek. Baita Realak ere. Aurrelari nigeriarrak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan. Min hartu zuen herenegun, Getafen (Espainia), eta atzo egin zizkioten azterketa medikoek aurreikuspentxarrenak bete dituzte: hautsia du eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua. Beraz, zortzi hilabete inguru egongo da jokatu gabe.

Kolpe latza da. Batetik, Realak inoiz baino diru gehiago ordaindu baitu hura fitxatzeko: hogei milioi euro pasatxo. Alexander Isakek utzitako lekua bete beharra zuen. Oso ondo ekin zion: lehen partidan, Atletico Madrilen aurka, Anoetan, zelaira irten eta berehala sartu zuen gola. Beste bi partida besterik ez du jokatu min hartu aurretik. Hamar egun eskas joan dira iritsi zenetik. Realak ez du aukerarik beste inor fitxatzeko, ez baitu fitxarik libre. Neguko merkatura itxaron beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.