Sadiq, Realak inoiz fitxaturiko jokalaririk garestiena

Nigeriako aurrelariak sei denboraldiz jardungo du talde txuri-urdinarekin; Almerian 41 gol sartu ditu bi sasoitan

Jokin Aperribai eta Sadiq Umar, atzo. REALA.
2022ko irailaren 2a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Azkenean, bai. Sadiq Umarrek Realean jokatuko du. Talde txuri-urdinak atzo baieztatu zuen, merkatua zabalik zegoen azken egunean, Nigeriako aurrelaria fitxatua zuela.. 2027-2028ko denboraldira arte fitxatu du. Talde txuri-urdinak inoiz egindako fitxaketarik garestiena da. 20 milioi euro ordaindu dizkio Almeriari, eta, helburu batzuk betez gero, beste bost izango dira. Gainera, Espainiako taldeak portzentaje bat jasoko du, Realak aurrelaria saltzen badu eto

kizunean.

Sadiqen ezaugarri nagusia gol sena da. Almerian jokatu dituen azken bi denboraldietan, adibidez, 41 gol sartu ditu. Jokalaria pozik zegoen bere aurkezpenean: « Beste eskaintza batzuk nituen, baina Reala aukeratu dut Espainiako Ligako talderik indartsuenetakoa delako, eta onena zelako niretzat». Argi utzi zuen ez datorrela Isak ordezkatzera. «Jokalari handia da, eta gauzak oso egin ditu. Baina ni Reala eta neure burua ordezkatzera nator hona».

Bestalde Osasunan arituko da utzita denboraldi honetan Abde Ezzalzouli Bartzelonako jokalaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.