FUTBOLA. Luis Sabalza Osasunako presidenteak mahai gainean ditu dagoeneko Sadar estadioa berritzeko jaso dituen bost proiektuak. Bostak gustuko dituela esan zuen atzo, eta bidali dizkiola Nafarroako Gobernuari, estadioaren jabeari. Gero, bazkideei egokituko zaie horien artean egokitzea. Taldeak bi aukera zituen: estadioa osotasunean berritzea, 16 milioiko kostuarekin, eta ligak behartzen dituen berrikuntzak egitea bakarrik—batez ere argiztapen instalazioetan—, 6 milioi euroko kostuarekin. Presidentea osotasunean berritzearen aldekoa da. Horrela 23.000 eserleku izango lituzke estadioak.
Berrikuntza lanen hasierak ez du datarik; aurretik finantzaketa lortu behar da. Osasuna legea-ren delakoaren arabera, baina, taldeak bere gain hartu behar du estadioa berritzearen kostua. Sabalzak esan zuenez, baina, eskertuko luke Nafarroako Gobernuaren laguntza, «gertuko beste talde batzuek jaso izan duten bezala».
Sabalzak diru publikoa eskertuko luke Sadarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu