SNOWBOARDA. Dominak lortzeko borrokatik urrun geratu ziren atzo Alvaro Romero eta Lucas Egibar, Bakurianin (Georgia) jokatzen ari diren Snowboardeko Munduko Txapelketan. Egibar egungo munduko txapelduna zen, baina lehen jaitsieran kanpoan geratu zen. Jauzi batean azkarregi joan, eta bidetik atera zen. «Amorratuta nago. Nahiz eta Cervinian erori egin nintzen, sasoi betean nengoen, eta pena dut hori ez dudalako aprobetxatu. Hain ondo ikusten nuen neure burua, ziurrenik behar baino azkarrago nindoan. Horregatik atera naiz bidetik».
Romerok Egibarrekin batera egin zuen lehen jaitsiera, eta aurrera egin zuen. Final-zortzirenetan bigarren txandan lehiatu zen, eta, jaitsiera sendo eta trebe bati esker, bigarren amaitu zuen. Hala, sailkatu egin zen. Baina ezin izan zuen final-laurdenetako galbahea gainditu, eta hamahirugarren amaitu zuen txapelketa. «Oso pozik nago, batez ere final-zortzirenetako jaitsierarekin. Onenekin aritu naiz lehian».
Romero 13. izan da, eta Egibar lehen jaitsieran erori da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu