Azkenaldian erdietsitako emaitzak ikusirik, onak ziren aurreikuspenak, eta, hain zuzen, Imanol Rojok erdiz erdi bete du espero zena: tolosarra bizi-bizi aritu da Pekingo Olinpiar Jokoetan egindako lehenbiziko saioan. 15x15 eskiatloia izan du gaur, eta 21. postua lortu du. Gainera, bakarkako proba batean inoiz eginiko emaitzarik onena erdietsi du Rojok, baita Espainiako selekzioaren marka hautsi ere.
Ikusi gehiago: Imanol Rojo: «Munduko Kopan lehen hamarren artean sartzea amesten dut»
Rojok beste bi topaketa ditu Pekinen: otsailaren 11n, estilo libreko 15 kilometrokoan arituko da. Otsailaren 19an, berriz, estilo libreko 50 kilometrokoan.