Rojo 39. izan da, eta Salsamendik 90. amaitu du

2022ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
OLINPIAR JOKOAK. Imanol Rojok atzo osatu zuen bere bigarren proba Pekingo Olinpiar Jokoetan: 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometrokoan. Manex Salsamendi nafarrak ere parte hartu zuen proba berean, eta 90. izan da Brasilgo selekzioko 19 urteko kidea.

Rojok dotore ekin zion lasterketari, eta hirugarren kilometroan 19 segundo gehiago zuen liderraren aldean. 7,5.kilometroan, 18 segundora txikitu zuen aldea. Gero, ordea, hortik aurrera behera eginzuen Tolosakoak (Gipuzkoa), eta, azkenean, 41.24 minutuko denbora osatu du. Ontzat jo zuen proba: «Oso pozik nago. Ondo sentitu naiz 10. kilometroraino, baina hor amaitu zaizkit indarrak. Uste baino azkarrago hasi naiz; horrek erre egin nau pixka bat. Kontuan izan behar da ez dela nire distantziarik gustukoena, baina nire emaitzarik onena da, hala ere». Salsamendiren lana aztertuz gero, denbora honekin osatu ditu lanak: 50.35 minutu. Txapeldunak 12.40 minutu atera dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.