TXIRRINDULARITZA. Segundo baten aldeaz, Primoz Roglic da Tirreno-Adriatikoa itzuliko garailea (Jimbo Visma). Azken erlojupekora Adam Yates (Mitchelton Scott) iritsi zen lider, Roglici 25 segundo ateratzen zizkiola. Erlojupekoak 10,5 kilometro zituen, eta lehendabiziko hiru kilometroetan ondo eutsi zion. Baina, hortik aurrera, azken egunetan elastiko urdinari eusteko egindako ahalegina ordaindu zuen, eta, gutxigatik bada ere, Roglicek aldea kendu zion.
Erlojupekoa Victor Campenaertsek (Lotto Soudal) irabazi zuen, 11 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Roglic pozik agertu zen azken garaipenarekin. «Izugarria da halako lasterketa garrantzitsu bat horrela irabaztea».
Bestalde, atzo jakin zen Erresuma Batuko Ineos enpresak erosi duela Sky taldea. Ineos kimika alorreko enpresa bat da, eta maiatzaren 1etik aurrera txirrindularitza talde horretako babesle berria izango da. Yorkshireko itzulian estreinatuko dute elastiko berria txirrindulariek.
Roglicek irabazi du Tirreno-Adriatikoa, erlojupekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu