Roger Federerrek 11. aldiz jokatu du Wimbledongo finala

Garbiñe Muguruza eta Venus Williams Wimbledongo finalean arituko dira gaur, 15:00etan hasita

Roger Federer, atzo, finalerako sailkatu zela ospatuz. TIM IRELAND / EFE.
2017ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
TENISA.Roger Federerrek eta Marin Cilicek jokatuko dute Wimbledongo finala, bihar (15:00). Roger Federrek Tomas Berdych hartu zuen mendean atzo finalerdietan (7-6,7-6 eta 6-4). Berdychek lanak zail jarri zizkion suitzarrari. Ia hiru ordu behar izan zituen txekiarra mendean hartzeko.

Federerrek bere kirol ibilbide profesionalean Wimbledonen jokatuko duen hamaikagarren finala izango da. Zazpi aldiz izan da txapeldun. Azkenekoz, 2012. urtean lortu zuen garaipena.

Halere, Cilicek txapelketa ona egin du, eta aurkari lehiakorra eta gogorra izango dela ziurra da. Bere kirol ibilbidean Grand Slam bakarra irabazi du, AEBtako irekia. Zortzigarren postuan dago kokatua ATPko sailkapenean.

Bestalde, emakumezkoen finalean, Garbiñe Muguruza eta Venus Williams elkarren aurka arituko dira, gaur, 15:00etan hasita.

Final gogorra eta lehiatua espero da. Muguruzak txapelketan zehar sasoiko dagoela erakutsi du, eta konfiantzarekin dagoela ikusten zaio 23 urteko tenislariari. Bere lehendabiziko Wimbledona eskuratu nahi du.

Venus Williamsek, ordea, lanak ez dizkio erraz jarriko. 37 urte dituen arren, Wimbledongo bederatzigarren finala jokatuko du, gaur. Bere kirol ibilbidean, zazpi Grand Slam irabazi ditu, eta bost alditan izan da Wimbledongo txapeldun. Williamsek eta Muguruzak soropilean aurrez aurre jokatuko duten lehen partida izango da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.