Renaud de Changyren ihesa eta mugalariei aitortza

Renaud de Changy.
2023ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Liburuan bildu dituen kontakizunen artean zirraragarrienetakoa Renaud de Changy belgikarrarena da. Lherseko eliza apalean hasi zen dena, kasualitatez. Hormetako batean, Gerra Handian eta Bigarren Mundu Gerran hildakoen omenezko plaken ondoan, beste txikiago bat ageri da, 1944ko otsailean hogei iheslari aliaturi Frantziatik Espainiara Pirinioetako muga gurutzatzen lagundu zietenpasseurs haien omenezkoa. Renaud de Changy belgikarrak eskatu zuen plaka hori jartzeko, eta hari horri tiraka hasi zen Juan Mari Ansa ikertzen belgikarrari eta passeurs haiei buruz. «Film baterako gidoia da Changyren bizitza».

22 urterekin hasi zen Renaud de Changy Comete sarean, alemanek eraitsitako hegazkin-pilotuei laguntzen zien sarean. Belgika alemaniarren mende zegoen ordurako. Changyren helburua zen Erresuma Batura iritsi aliatuekin borrokatzea. Harako bidea, ordea, malkartsua izan zen. Frantziako Tolosatik Pabera zihoala, atxilotu egin zuten; ondoren, Bordeleko basean lan behartuetan ari zela, ihes egitea lortu zuen. Eta 1944ko otsailaren 7tik 10era, Pau mendatetik muga gurutzatzen lagundu zieten passeurs edo mugalariek Changyri eta beste hemeretzi iheslariri. Echon harrera beroa egin zioten, baina hortik aurrerakoa ere trabaz betetako bidea izan zen belgikarrarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.