Realak tinko eusten dio lehen postuari
BELAR HOCKEYA. Realak Espainiako Ohorezko Mailako sailkapenaren buruan jarraitzen du. Txuri-urdinek 2-0 irabazi zioten herenegun Terrassari, eta sasoiko zortzigarren garaipena lortu bederatzi jardunalditan. Gizonezkoetan, berriz, Donostiako Atletikok astindua jaso zuen Poloren zelaian (10-0). Atletiko bederatzigarrena da hamabi taldeko ligan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu