Reala 0-0 Athletic (3-2)

Realak penaltietan irabazi du Euskal Herria Kopa

Elene Letek Athleticek jaurtitako lehen bi penaltiak geratu ditu, eta erabakigarria izan da azkenean. Denboraldiaurreko azken partida izan da bientzat.

Realeko jokalariak, garaikurrarekin, Tolosan. GOTZON ARANBURU / FOKU
Realeko jokalariak garaikurrarekin, Tolosan. GOTZON ARANBURU / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko irailaren 1a
18:40
Entzun

Realak irabazi du aurtengo Euskal Herria Kopa. Berdinketa parekatua jokatu dute Athleticek eta biek, ez dute golik sartu arauzko 90 minutuetan, eta penaltiek erabaki behar izan dute garailea. Une erabakigarri horretan Elene Lete Realeko atezaina heroi bilakatu da, zuri-gorriei lehen bi penaltiak geratuta. Azkenengoa ere huts egin du Athleticek, eta txuri-urdinentzat izan da titulua. 

Partida Tolosan (Gipuzkoa) jokatu da, eta eguneko protagonistarik handienetako bat etxean jokatu duen jokalari bat izan da, Nerea Eizagirre. Bi taldeek euren jokalaririk onenak zelairatu dituzte, gaurkoa denboraldiaurreko azken proba izan baitute biek. Datorren asteburuan ekingo diote ligari.

Nerea Eizagirreri txapela jartzen, gaur, Tolosan. GOTZON ARANBURU / FOKU
Nerea Eizagirreri txapela jartzen, Tolosan. GOTZON ARANBURU / FOKU

Lucia Rodriguezi eman diote neurketako jokalaririk onenaren Jon Esturo saria. Esturo izan zen Euskal Herria Koparen sortzaileetako bat, eta hura omentzeko egitasmoa da gaur estreinakoz eman duten saria. Haren semeak, Joanesek, eman dio oroigarria Rodriguezi.

Ohiko finala

2011n hasi zen jokatzen Euskal Herria Kopa. Final guztietan, bitan izan ezik, lehiatu dira bai Reala eta bai Athletic. 2021ean, Athleticek eta Alavesek jokatu zuten finala, eta, 2022an, Realak Alaves izan zuen aurkari; beraz, final guzti-guztietan egon da gaur finala jokatu duten taldeetako bat. Athleticek bederatzi aldiz irabazi du txapelketa. Realak, gaurkoarekin, bost aldiz; beste inork ez du irabazi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.