Reala 3-1 Alaves

Realak irabazi du Euskal Herria Kopa

Berdinduta amaitu dute lehen zatia (1-1), baina bigarren zatian nagusi izan da Reala; Jensenek bi gol sartu ditu, Maddi Torrek bat, eta Vilesek beste bat. Armengolen izan da Alavesen gola.

jarraia217824.jpg
Paulo Ostolaza.
2022ko irailaren 4a
18:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Faboritoa gailendu da Euskal Herria Kopan: Reala. Laugarren txapela da txuri-urdinentzat. Azkoitian (Gipuzkoa) jokatu du finala Alavesen aurka. Berdindua izan da lehen zatia, baina, azkenean, nagusitasunez nagusitu dira gipuzkoarrak. 2012an, 2019an, 2020an eta 2022an lortu du garaikurra.

Jensenek ireki du markagailua 13. minutuan, baina azkar berdindu du Armengolek: 16. minutuan sartu du babazorroen gola. Bigarren zatian, Jensenek, Maddi Torrek eta Vilesek sartu dituzte Realaren golak. Jenseni eman diote neurketako jokalari onenaren saria.

Bi taldeentzat denboraldiaurreko azken partida izan da, datorren asteburuan ekingo baitiote ligari; gipuzkoarrek Atletico Madrilen aurka, eta arabarrek Levanteren kontra.

Arroyoren taldea denboraldi ikusgarria egitetik dator, eta Txapeldunen Liga jokatuko du. Berriro ere goiko postuetan egotea izango dute helburu sasoi honetan. Lehen Mailara igo ostean, berriz, oso denboraldi txukuna egin zuen Arabako taldeak, eta uste baino gutxiago sufrituta lortu zuen salbazioa. Gorengo mailan egonkortzea izango dute xede orain.

Euskal Herria Kirola elkarteak antolatzen du txapelketa, eta horren ordezkari Kike Zurutuzak iritzi ona du aurtengo aldiaz: «Giro oso onean gauzatzen ari da, eta bi mailak oso ondo joan dira. B mailan ligaxka formatua estreinatu dugu, eta ongi funtzionatu du». Zurutuzak azpimarratu du Euskal Herria Kirolaren asmoa dela hurrengo aldietan behetik gorako lehiaketa jokatzea. Horretarako, «dauden aukera guztiak» aztertuko dituzte parte hartzen duten klubekin.

Atzo jokatu zen hirugarren eta laugarren postua, eta Athleticek 2-0 irabazi zion Eibarri, Nerea Nevadoren eta Jone Amezgaren golei esker irabazi ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.