Getafe 0-0 Reala

Realak hutsean berdindu du Getafen

Txuri-urdinek ez dute ia gol aukerarik sortu. Lau punturekin helduko dira bi asteko etenaldira.

Carles Perez eta Jon Mikel Aranburu lehian, gaur, Getafen. FERNANDO ALVARADO / EFE
Carles Perez eta Jon Mikel Aranburu lehian, gaur, Getafen. FERNANDO ALVARADO / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko irailaren 1a
21:25
Entzun

Ez dira asko izango Getaferen eta Realaren arteko gaurko partidaz gozatu duten zaleak. Txuri-urdinek puntu bat eskuratu dute Alfonso Perez Coliseumean, joko eskasa eginda eta, neurketako zenbait unetan, sufrituta. Imanol Alguacilen taldeak baditu etxeko lanak bi asteko etenaldirako.

Hamaikakoan, berrikuntza nagusia Jon Mikel Aranburu izan da. Gainontzean, esperotakoak zelairatu ditu Alguacilek, baina partidan zehar arazo fisikoengatik aldatu behar izan ditu Brais Mendez eta Hamari Traore. Igor Zubeldiak ere lehen zatia soilik jokatu du. Itzuli dira Ander Barrenetxea eta Aihen Muñoz, lesionatuta egon baitira, eta Orri Oskarssonek, Realaren azken fitxaketetako batek, debuta egin du. Bestea, Nayed Aguerd, ez da deialdian sartu, arazo burokratikoengatik.

Partidaren inguruan, kontatzeko gutxi. Pase gehien egin duen Realeko jokalaria Alex Remiro izan da, txuri-urdinek oso gutxitan lortu baitute Getaferen areara gerturatzea. Aukerarik onena Umar Sadiqek izan du lehen minutuetan, baina ez du errematatu Sergio Gomezen erdiraketa ona. Kataluniarra izan da donostiarren taldeko onena.

Getafek sortu ditu arrisku egoerak, bereziki bigarren zatian, baina Alex Remirok ez du lan askorik izan.

Irailaren 14an Real Madril jasoko du Realak Anoetan. Gauzak hobeto egin beharko ditu punturen bat eskuratu nahi badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.