Reala 1-0 Bartzelona

Realak gol bakarra nahikoa izan du Bartzelona liderraren kontra gailentzeko

Erasokor aritu da Reala, eta Beckerrek 33. minutuan sartutako golak garaipena ziurtatu die txuri-urdinei.

Txuri-urdinak, Beckerren gola ospatzen. ANDONI CANELLADA / FOKU
Txuri-urdinak, Beckerren gola ospatzen. ANDONI CANELLADA / FOKU
2024ko azaroaren 11
07:55
Entzun

Reala gorabeheratsu ari da, eta porrot gehiago zituen garaipenak baino. Atzo arte. Txuri-urdinek hiru puntu eskuratu zituzten liderraren kontrako atzoko partidan, Anoetan. Lehen zatian bizi jokatu zuten bi taldeek, eta aurkarien atera heltzea lortu zuten: 12. minutuan Lewandowskiren gola baliogabetu zuten, jokoz kanpokoa izateagatik; Oiartzabalek gaueko lehen gola sartuko zukeen, Kubok jaurtiketa nahigabe oztopatu izan ez balu; 33. minutuan, azkenean, Beckerrek aurrea hartu zien Bartzelonako jokalariei, Sucic-ek buruz jo zuen pasea jaso eta gero. Zutoin motzera jaurti zuen, eta gola sartu Peñaren atean.

Bigarren zatiko lehen jokaldian, Beckerrek beste aukera bat izan zuen gola sartzeko; atezainaren parean bakar-bakarrik geratzeko aukera izanagatik ere, Beckerren pasea jaso eta baloia berehala jaurtiz aukera garbia galdu zuen.

Bartzelonak arrisku gutxi sortu zuen txuri-urdinen eremuan. Gola sartzeko aukera guztiak Realaren defentsa tinko bat zuen esperoan. Kontrara, Alguacilen jokalariak erasokor jarraitu zuten partida amaierara arte, nahiz eta 1-0 amaitu zuten markagailuan.

Atzo garaituta, hiru puntu eskuratu zituen Realak, eta zortzigarren postura egin du gora, hemezortzi punturekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.