FUTBOLA. Reala 3-1 gailendu zen atzo, Zubietan, Eibarren aurkakoderbian. 20. minuturako ondo bideratuta zuen partida Natalia Arroyoren taldeak, Nerea Eizagirreren (4. min), Jensenen (17. min) eta Mirariren (19. min) golei esker. Eibar kontrakarrean aritu zen, eta Reala, eroso. Eibartarren gola Nati Canok sartu zuen, 83. minutuan.
Athleticek, berriz, etxetik urrun irabazi ezinda segitzen du. Atzo 3-0 galdu zuen Vila-realen zelaian, eta sailkapenean gora begira jartzeko aukera aparta galdu zuen. Etxeko taldea punturik batu gabe zen ligan. Pancha Larak (3. min), Llompartek (67. min) eta Mckennak sartu zituzten golak (84. min).
Realak Eibarri irabazi dio; galdu egin du Athleticek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu